Hilarri diskoidala. 42.
Jatorria: Argiñetako hilerria.
Euskarria: Harearria. Burua obala du, espigoi trapezoidaletik lepo estu baten bidez banandua. Ez dauka sorbalda markaturik eta piezaren ardatza ezker aldera desplazaturik dago. Osorik kontserbatzen da.
Eskema konpositiboa: Diskoaren aurreko aldea hiru banda horizontalek hartua dago, lau lerro intzisionaturen bidez. Goiko bandak zerra-hortzezko motibo geometriko bat dauka, gainerakoak hutsik daude. Agian idazgida batzuk ziren, hilobi-inskripzio bat jasotzeko prestatuak (46. hilarriaren antzera), baina dirudienez, honetan, ez zen inskripziorik egin.
Datazioa: VII-VIII.mendeak.
Dokumentazio geometrikoa:
Fotogametria bidezko 3D eredua.
Egilea: Enklabe KST. www.enklabe.net
Sustatzailea: Elorrioko Udala. www.elorrio.eus
Comments